Bergara Ezagutzen

 

Bergara udalerri irekia eta bizia da, bertokoari zein kanpotik bisitan datorkigunari harrerarik beroena egiteko beti prest dagoena.

Historia aberatsa dugu, herri monumental eta ikusgarria, ekimenez jositako agenda, herriko elkarteek, komertzioek eta ostalariek aberats egiten duten giroa... Zer gehiago esan gure herriaz? Ezagutzeko bertaratzea baino ez dagoela! Ba al zenekien Bergara izena duen kolorea ere badugula? Eta Wolframioa hemen deskubritu zela?

Gure udalerriari buruzko informazio anitza jasotzeko aukera duzu atal honetan. Gure herri ederraz beste gozatuko duzulakoan, bertan murgiltzera gonbidatzen zaitugu! Hori bai, informazio turistiko bila bazabiltza Bergara Turismoa web orria erabilgarriago izango zaizu.