2. Historia
Santiago Apostoluaren omenez jasotako eliza da, eta santu horren izenez ere ezagutzen da Basalgo. Auzoko bizilagunek auzolanean egin dituzte betidanik auzoko eraikuntza eta konpontze-lan guztiak. Bergara eta inguruko baserriak lotzen dituen bidea, gaur egun konponduta dagoena, ere beraiek egindakoa da.
1832an ermita hura Parrokia bihurtzea erabaki zuten, Santa Marina urruti gelditzen zitzaiela eta. Eliza ondoan, abadetxea izango zena jaso zuten. Oņatiko konteak eman zien korua eta sabaia egiteko pinu egurra. Auzokide bakoitzak 10 anega gari eta 8 anega artoz ordaindu behar zien obraren gidatzaileei, eta zenbait lur-sail hipotekatu behar izan zituzten horretarako. 1851rarte ez zituzten zor guztiak ordaindu. Eliza, Elkartea eta oraindik orain udaletxeak jaso duen pilotalekua dira, mendi eta sail desberdinetan sakabanatuta dauden auzokideak elkartzeko lekua.
