Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Gure herria »  Auzoak »  Basalgo »  3. Monumentuak

3. Monumentuak

Santiago Apostoluaren eliza: XV-XVI. mendean eraikia. XIX. mendean handitu egin zuten, eta alboan abadetxea erantsi zitzaionez, arkupetik zeukan sarrera ere aldatu beharra izan zen.

Gaur egun zurituta dago, eta zaindutako baserri baten antza dauka. Erdi-puntuko bi arkuz osatutako harrizko kanpandorretxoa (kanpai eta guztikoa) da eliza dagoela adierazten digun ezaugarri bakarra. Laukizuzen oinarria dauka eta nabe bakarra. Aldare Nagusian barroko tankerako erretaula apaindua, gotiko erako Santiagoren irudia buru delarik. Irudi honetan erromes itxura dauka Santiagok, kapela eta bideko makila eta espresio eta keinu garratza baitauka.

Basalgon aipatzekoa da Gallastegitarren dorretxea, XV. mendean izen handiko maiorazkoa. Maria Gallastegi, dorretxeko alaba Garci Ibaņez Ozaetarekin ezkondu zen eta Gallastegitarren baserria euren ondorengo baten eskuetara pasatu zenean Bergarako Ozaetarren jabetzakoa izatera pasatu zen.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI