3. Monumentuak
Elorregira heldu bezain pronto ikusten da San Prudentzio eliza, Deba ibaia gurutzatzeko zubiaren parean. Beste ermita, baserri eta errota guztiak sakabanatuta daude.
San Prudentzio eliza
Berari buruzko 1432ko kontuak ere badira, Pedro Ibaņez de Arostegik bere azken nahia idatzi eta diru kopuru bat utzi zion eta. XV. mendean eraikia da. 1810ean, Udaletxeak saldu egin zuen hasierako ermita, auzoko kanposantuan kapera bat egiteko asmoz. Honen ondorioz baserri bihurtu zen ermita izandakoa. 1830ean bukatu zen eliza berria, eta 1881ean parroki izendatu zuten. Laukizuzen oinarriduna da, bost arku zorrotzek osatutako arkupe ederra dauka, erdian atea eta alde banatan leihoak, eta beste bi sarrera aldamenetatik. Arkupearen erdialdean barrurako atea.
Arkupearen gainean erpinez amaitutako dorre bat. Arkupe eta dorre inguru hori oso nabarmen ageri da, beste guztian bi isuritako teilatua daukalako. Eskuinaldeko horman beste arkupe bat eta arku zorrozdun leiho luzeak.
Zubia
San Prudentzio elizarekiko perpendikular. Deba ibaia zeharkatzen du, juxtu bi ibaiadarretako urak batzen diren gunean. Zubiak erdi-puntuko bost arku ditu.
Baserriak
Ibilbide turistikoetan aipatzen diren baserriez gain, arkitektura aldetik oso interesgarriak diren beste asko ere badira:
- Artzubi baserria. Gaur egun bi etxebizitza dituena. Laukizuzen erako planta eta bi isuritako teilatua dauka. Sarreran dauden erdi-puntuko bi arkuen gainean "Ixoye Arzubi 1919" dioen plaka dago.
- Elorregidomiņena etxea. Laukizuzen erako oinarria. Sarrerako bi arkuak igarota ataria eta hura pasatuta etxebizitzarako atea. Arkuen gainaldean armarria. Ezkerraldean egurrezko estalpea eta eskuinaldean ogi-labea.
- Arizti baserria. Laukizuzen erakoa, eta lau isuritako teilatua. Etxaurrean, erdi-puntuko bi arku, eta arkupean atarirako sarrera. Arkuen gainean gurutzea.
