Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Gure herria »  Auzoak »  Elosua »  3. Monumentuak

3. Monumentuak

Argi dago Euskal Herriko arkitektura lan bikainak (baserri, ermita, dorretxe...) inguru zoragarrietan sakabanatuta daudela.

Elosuko San Andres eliza

Abadetxearen ondoan dago. XVI. mendean parrokia izendatu zuten, bertako biztanleek arazoak izaten baitzituzten Bergarako kaleko elizkizunetara joateko.

1468ko agirietan agertzen den bezala, barroko tankerako eliza, Churrigueresco estilokoa. Elosuko gaztelutik hartutako harriekin egin zutela ere aipatzen du. Nabe bakarreko gela handia eta beste bi bitarte, abside zuzenak. Kainoi tankerako planta eta beste bietan erzdun ganga. Biak ere egurrezkoak eta oinarrian erlatxetan oinarritutako erdi-puntuko arkua. Erretaulan barroko tankerako San Andresen irudia. Barroko tankerako kanpandorrea elizaren barrenean. Eliza honetan ezkutatu zen Santa Kruz apaiza.

Abadetxea

Laukizuzen erakoa, hiru isuritako teilatua. Harrizko hormak, eta argitokien inguruak harlanduzkoak. Sarrerako atea dobel-harriz egindakoa da, arku zorrotz bat dauka, eta eliza inguruak duen arkupearen babesean dago.

Elosua auzoa

Baserriak

Balio arkitektonikoagatik aipagarrienak honako hauek dira:

  • Iriaun edo Ixaun baserria. Armarridun dorrea, laukizuzen erakoa, bi isuritako teilatua, eta armarria etxaurrean.
  • Gomezkorta edo Gomozkorta baserria. Laukizuzen erakoa eta lau isuritako teilatua. Atarirako sarreran erdi-puntuko arkua.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI