Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Gure herria »  Auzoak »  Murinondo »  2. Historia

2. Historia

Murinondoko San Blas ermita, Bergarako ezagunenetakoa izan da eta bada oraindik ere. Milaka pertsona bertaratu dira mendeetan zehar, Buruñaoko Amabirjinari edo San Blasi, katarroa senda diezaiela edo erditze zoriontsua izan dezatela eskatuz, edo kandelak eramatera, edo San Blasen kordoia lepoan lotu eta katarroa uxatu asmoz.

Enkantera atera zen ermita hau XIX. mendearen hasieran. Manuel de Albisuak erosi zuen, eta auzoak tratu bat egin behar izan zuen berarekin, ermitaren aurreko erdia eliza-kontuetarako erabilia izan zedin.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI