Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Gure herria »  Auzoak »  Osintxu »  3. Monumentuak

3. Monumentuak

San Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza

XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren. Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.

Baserriak

Oraindik ere balio handiko egitura arkitektonikoak dituzten aintzinako baserriak daude, Muskiritxu, Iraban eta Kalparra aldean.

  • Muskiritxuko aipagarrienak: Arando baserria. Etxaurrean, atarirako sarreran erdi-puntuko arkua. Laukizuzen erako eraikuntza, atzealdean doberaz osatutako arku bat eta aldameneko horman beste arku estuago bat. Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zuntoiak. Laspiurgaņekoa baserria. Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita. Beste batzuk: Gento, Gantxegigoiti, erdi-puntuko bi arkuz osatutako etxaurre ederra daukana, e.a.
  • Kalparran: Izarre, Untzueta, etab.
  • Irabanen: Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza, Mekoleta...

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI