Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Gure herria »  Ospetsuak »  Arostegi, Martin (1544-1631)

Arostegi, Martin (1544-1631)

Martin Arostegi

Martin 1544an jaio zen Bergaran. Karlos V.a enperadorearen idazkaria izan zen Gerra Kontseiluan. Gerrako soldaduen, lanen, fabrika eta armaden ikuskatzaile eta kontatzaile izan zen Gipuzkoan, eta gero, itsasoko armaden ikuskatzaile nagusia. Era berean, Santiagoren Ordenako Zalduna eta San Koloidoren komendadorea izan zen Sizilian, baita Felipe II.aren eta III.aren idazkaria ere. 1615ean erregearekin batera ibili zen bere alaba Austriako Anaren eta Luis XIII.a Frantziako erregearen ezkontzara etorri zenean. Ezkontza Donibane Lohitzunen izan zen, eta Martinen anaia Antoniok egin zituen ekitaldiko notario-lanak.

Oharra: Argazkian azaltzen den heriotza data ez da zuzena.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI