Elustiza Gantxegi, Juan Bautista

Jaiotza: 
1 885
Heriotza: 
1 919

Apaiza eta organo-jole hau Bergaran jaio zen 1885ean. 1908an Palentziako katedraleko kapera-maisu kargua lortu zuen oposizio bidez, eta 1912an Sevillako katedraleko organo-jole izendatu zuten. Lan handia egin zuen bertan. Sevillako Ateneoko musika saileko burua izan zen, eta ardura horretan ziharduela, hitzaldi eta kontzertu ugari antolatu zituen. Fallaren lagun handia izan zen. Bere izaera ireki eta onari esker oso giro ona sortu zuen beti inguruan. Estudios musicales liburua idatzi zuen, eta onarpen handia izan zuen. Ondoren, ikerketa-munduan murgildu eta Antología musical polifónica de autores del siglo XV y XVI lana argitaratu zuen.

Etorkizunerako lanetan buru-belarri zebilela, Jaunak bere altzora eraman zuen 34 urterekin, oraindik onenak emateko zituenean.