Izagirre Bereziartu, Fernan

Jaiotza: 
1 442
Heriotza: 
1 510

Fernan Martinez Izagirre Bereziartu Bergaran jaio zen 1442an. Errege-erregina Katolikoen idazkaria eta infanteriako kapitaina izan zen Granadako konkistan. Bere lanaren ordainetan, hainbat etxe eman zizkioten hiri hartan. Gizon prestu ugari eman dituen Izagirretarren oinetxeko ondorengoa zen Fernan. Oinetxeko armarrian bi otso eta bi bandera daude. Bandera batek hiru lili hori ditu eta besteak San Pedroren bi giltza, alde batera bost zirkulutxo dituztela, eta bi lehoikume beste aldean, "Veritas Vincit" dioen idazkunaz inguratuta. Horrez gain, eskuzorroa eta besoa ere baditu, eta beste laukian gaztelu bat dago goiko aldean, eta beheko aldean, hiru pinu ur-uhin batzuen gainean.