Laskurain Olano, Bonifazio

Jaiotza: 
1 882
Heriotza: 
1 978

Bonifazio Laskurain, Bergaran "Boni" izenez ezagunagoa, Iruran (Gipuzkoa) jaio zen 1882ko maiatzaren 6an. 1890. urte inguruan, Bonifaziok 8 bat urte zituenean, bere familia Billabonara joan zen bizitzera, bere aita Subijana oihal lantegian hasi zelako lanean. Oraindik 14 urte bete gabe zituela, bera ere "laguntzaile"gisa hasi zen lanean enpresa berean. Goizeko 5etatik arratsaldeko 8ak arte egiten zuen lan, bazkaltzeko ordu erdiko atsedenaldiarekin, hau da, eguneko 13,30 lanordu sartzen zituen eta horien truke 3 erreal jasotzen zituen egunero. A ze garaiak haiek! Garai honetan, Bonifaziok piccoloa jotzen zuen Billabonako Bandan. Bere anaia Felipe, berriz, oso klarinete-jole ona zen eta Tolosaraino joaten zen Blas Alberdirekin txistua jotzen ikastera. Anai honek irakatsi zizkion gure Bonifaziori txistuaren lehen urratsak.

Ildefonsa Txarroalde Gorosabelekin ezkondu zen 1909ko ekainaren 23an Amasako elizan. Emakume honen familiak taberna bat zeraman Bonifazioren sendia bizi zen etxe azpian. Bi seme izan zituen bikoteak: Justino eta Felix. Zoritxarrez, emakume hau oso goiz hil zen.

Bonifaziok gehiago ikasi nahi zuen txistuaren inguruan, eta bere anaiak ezin ziola erakutsi kontuan hartuz, jaiegunetan Donostiaraino joaten zen Eusebio Basurkorengana. Hurrengo urtean, 1911n, Isidro Ansorenaren klaseetara joaten hasi zen.

Gero, 1916. urtean, Bergarara etorri zen bizitzera, eta Ubillos oihaltegian hasi zen lanean. Hemen, bere emazte zenaren ahizpa batekin ezkondu zen. Maria deitzen zen, eta garai hartan, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Arrasaten bizi zen. Bigarren emazte honek beste bi seme-alaba eman zizkion: Mertxe, moja joan zena, eta Juanzito, 6 urterekin hil zena.

Bonifazio Laskurainek ikasle aipagarriak izan zituen, eta guztien gainetik bere semea Justino nabarmendu zen. Fenomeno ukaezina izan zen hau, baina bere edade hoberenean hil zen. "Boni"k bigarren mailan jotzen zuen Justinorekin, bere semearen balio handiagoaren onarpen argiaren adierazpen gisa. Bergarako Bandak aurkezten zen lehiaketa guztietan sari onenak eskuratzen zituen. Eta asko izan ziren. Hiru jole zituen Banda izan zen hasieran. Eta horrela aurkeztu zen bederatzi lehiaketa jarraituetan, Laskuraindarrek "Justino lehen txistulari, Boni bigarren txistulari eta bere beste semea Felix atabal jole gisa" lehen sariak eskuratu zituzten. Azken saria 1929. urtean eskuratu zuten, Bilbon, derrigorrezko pieza gisa Gorosarriren "Naste-borraste" interpretatuz. Autoreak, danbolina jotzea beharrezkoa zuen lan bat idatzi nahi izan zuen. Izan ere, instrumentu hori jotzea ezinbestekoa zela pentsatzen zuen, baina geroz eta gehiago alde batera uzten ari zela kexatzen zen, euskal txistulariaren azken irudiaren elementu osagarri soil bihurtuz.

Lehiaketa dezentetan parte hartu zuten, baita lehen sariak irabazi ere:

  • Agian danbolina jotzeko eskakizuna zela eta, edo agian Bergarako Bandak sari guztiak eskuratzen zituelako, bakarrik aurkeztu ziren Bilboko azken lehiaketa honetara. Eta Gorosarri autoreak, epaimahaiko kide zenak, modu berezian zaindu zuen bergararrek danbolina eskatutako moduan erabiltzen ote zuten. Aho batez eman zieten lehen saria, nola ez!
  • Urte batzuk geroago, 1931n, Julian Echaniz silbotea jotzeko prestatu ondoren, lau jolerentzako lehiaketa batera aurkeztu ziren Donostian. A seriean lehiatu ziren, Kursaalean, Errenteria, Tolosa eta Sestaoko bandekin. Emaitza, Bergara eta Errenteria artean banatutako lehen saria izan zen. Garaipen biribila eta entzutetsua izan zen hau, Errenteriako banda oso ospetsua zelako eta haren beldur zirelako.
  • Askoz ere geroago, 1950. urtean, Justino hilda zegoela eta Boni lehen txistulari, Joseba Laborda bigarren txistulari, Julian Echaniz silbote jole eta Matias Azcarate atabal jole zirenean, kategoria gorenean lehiatu ziren berriz ere. Kanporaketetan borroka egin behar izan zuten Zarautz eta Legazpiko bandekin Donostiako Groseko frontoian. Eta berriz eskuratu zuten lehen saria. Denok ados egongo gara Bergarako Txistulari Bandaren historia parekatzea ia ezinezkoa dela pentsatzean.

Txistularien Elkarteak Ohorezko Lehendakari izendatu zuen aho batez 1958ko Urteko Batzarrean.

Hiru urte geroago, Boni "Luis Urteaga" lehiaketara aurkeztu zen "Txistularia-Ertillari" zortzikoarekin, eta bigarren saria irabazi zuen txapelketa handi honetan.

1962ko azaroaren 26an omenaldia egin zitzaion Bergaran, lehen txistulari eta Elkarteko Ohorezko Lehendakari honi. San Pedro Parroki Elizan ospatutako mezaren ostean, okasio horretarako antolatutako jaialdia ospatu zen San Martin Agirre plazan. Lehenik, dantza talde gazte batek hartu zuen parte dantza-sorta ederra eskainiz. Ondoren, Miguel González Bastida jaunak prestatutako eta zuzendutako Bergarako Musika Bandak hartu zuen parte. Eta amaitzeko, txistulari bandak omenduak zuzendutako kontzertua eskaini zuen, berak idatzitako obrak interpretatuz. Kontzertu hori "Zortziko"arekin hasi zen, eta ondoren "Minueto" ederra eta "Santa Cecilia" biribilketa ezaguna jo ziren, Ansorenaren "Agur Jaunak" obrarekin amaituz. Interpretazio hauek oso txalotuak izan ziren. Taldeari jo zizkioten txaloak, baina, bereziki, interpretatu ziren melodia ederren egile zen zuzendaria txalotu zen.


Bizi osoa euskal kulturaren sustatze lanetan

Bonifazio Laskurain 1978ko urriaren 9an hil zen Bergaran. Heriotza honen ondoren, Txistulari aldizkariak ia osorik eskaini zion bere 96. alea, urte bereko laugarren hiruhilekoari zegokiona. Bertan argitaratu ziren beste idatzi batzuen artean, Javier Hernández Arsuagak egindakoa azpimarratuko dugu:

"En el correr de mi vida de txistulari ha sido mi ilusión laborar en pro de una ampliación del repertorio de música de Txistu, y si bien nunca he tenido una mayor preparación musical, guiado más bien por el impulso de mis sentimientos, he dedicado mis ratos de ocio a recoger el producto de mi simple y limitada capacidad creadora."

Con estas expresivas palabras define claramente Bonifazio Laskurain su trayectoria en el campo de la creación, guiado por la irresistible fuerza elemental que su talante musical innato le impone como una expansión más de su entrega al noble y maravilloso arte de su oficio txistulari.

Así, la obra de Bonifazio Laskurain es sencilla, clara y popular, pero dotada de unos valores innegables cuyos méritos de perfección alcanzan grados imperecederos. No compuso, por tanto, obras de complicados formulismos o de grandes alardes técnicos, ni tan siquiera las avaló con ambiciosas o atrevidas armonías. No, su deseo no era ése; su medio de expresión no el que buscaba o necesitaba; su fuerte era la melodía, esa melodía que brotando espontánea, bella y agradable del manantial de su inspiración como expresión de su sentir, pudiese estar en la mente de todos los txistularis para recreo, solaz y más extenso cumplimiento de su ejercicio.

Sus temas originales son tremendamente populares por haber brotado sin grandes academicismos ni elaboraciones rebuscadas, con esa espontaneidad y pureza que caracteriza a nuestras más preciadas melodías tradicionales. Estoy seguro que muchos txistularis consideran los fandangos "Itxaropena" como viejas reliquias de nuestros ancestros, conservadas y propagadas a través de los tiempos por sus grandes muestras de valor. La casi totalidad de sus composiciones se hallan recogidas en una publicación que con el título "Colección de 100 piezas para Txistu", vio la luz su edición el año de 1964.

De los diversos géneros cultivados, los fandangos ocupan la parte más extensa de su producción. Juntos con los ya citados "Itxaropena", de repertorio de todos los txistularis, destacan otras como verdaderas perlas, por su carácter melancólico, de bella factura y delicada línea melódica. Los ariñ-ariñ cuentan también en su obra con abundante producción.

Todos los zortzikos de "Boni" llevan ese sello de finura y delicadeza que hacen sumamente agradable su ejecución. Su obra "Berriotxoa Donearen Dantza", obtuvo el segundo premio en el Primer Concurso de Composiciones de Nuevas Danzas Vascas, de Bilbao, con coreografía de Ramón y Joaquín Echaniz Inza. Entre sus biribilketas ocupa un lugar prominente la dedicada a "Santa Cecilia", que viene a ser el himno del txistulari a la Santa Patrona universal de la Música.

Los minuetos y contrapases ocuparon frecuentemente su atención. Todos ellos contienen esa galanura y empaque que caracterizan a los de más rancio abolengo de nuestro repertorio. El Minueto núm. 2 y el Contrapás núm. 83 (Biotzez), son dos verdaderas joyas del género, que son interpretados con gran profusión en todo tipo de alardes y conciertos. Figuran entre sus obras publicadas 3 "dianas" que fueron compuestas, sin duda, para servir como alboradas en el clásico desempeño de funciones del oficio txistulari. La núm. 58, que está basada en la canción popular "Uso Zuria", contiene en su última parte, "Biribilketa", una melodía archipopular.

No es muy corriente en la música de txistu las marchas fúnebres. Bonifazio Laskurain cultivó este género, escribiendo cuatro "illeta-doñuak", que figuran con gran hondura en toda su producción. Fue precisamente una de ellas la que sirvió para tributarle el último agur de los txistularis. Su carácter piadoso quedó reflejado en su música con la composición de cuatro obras religiosas: "Marcha a San Pedro Apóstol", "Marcha a Santa Marina", "Marcha al Sagrado Corazón de Jesús" y "Marcha a la Virgen de Fátima", que constituyen un precioso aporte para el repertorio txistulari. La "Alborada en Cuatro Tiempos" fue una de sus últimas creaciones y es quizá su obra más ambiciosa en el género del concierto."

Jose Luis Ansorenak, bestalde, ondorengo hau idatzi zuen Bonifaziori buruz:

De todos es sabido el ascendiente que tradicionalmente ha gozado el anciano en el pueblo vasco. La afirmación de Estrabón: Los vascos en las comidas "dan la presidencia a los de más edad y categoría social"; las voces euskéricas "biltzar" y "batzar" (reuniones de ancianos) con las que se denominan las juntas legislativas vascas; el contenido del medieval fuero navarro "consejos de los doce ancianos más sabios y buenos de la tierra", son otros tantos argumentos de la aseveración de que en nuestro pueblo la edad ha sido sinónimo de prestigio y autoridad. Me sirvo de este preámbulo para ponderar en su alto contenido de ética vasca el artículo 9 de los Estatutos de la Asociación de Txistularis, que dice así: "Se conceptuará como socio honorario número uno al socio de más edad", que presidirá las Asambleas, según el artículo 30, detalle que nos recuerda la afirmación de Estrabón.

Al margen de nuestro modesto mundo de cánones ¿quién no ha sentido gran satisfacción en nuestras concentraciones de txistularis, al verse acompañado y alentado por la presencia ejemplar de un hermoso grupo de aitonas, que llevan sobre sus espaldas muchos lustros de ubérrima historia txistulari? ¿Es necesario argumentar más profundamente, para deducir que en la Asociación debemos todos, desde el primero hasta el último, empeñarnos indefectiblemente en el cariño y atención más cuidadosos con nuestros aitonas? Acabamos de perder a Bonifazio, el aitona. Todo cuanto hemos escrito hasta aquí, cuadra perfectamente en su persona. Pero es necesario añadir algo más.

El 23 de agosto de 1958, por fallecimiento de Don Faustino Urain Egaña, anterior aitona, la Asamblea General celebrada en Bilbao nombró Presidente Honorario, con 76 años, a Bonifazio Laskurain, cumpliendo los Estatutos. Aquí nace la personalidad de Bonifazio, el aitona, que ha durado 20 años ¡Espléndida vitalidad la de nuestro Presidente Honorario en este período! Con su imagen hondamente grabada en mi recuerdo, me brota con fuerza irresistible: ¡Honor a todos los aitonas de la Asociación! ¡Honor a Bonifazio, el "aitona", que acabamos de perder!