Albisteak
2009-07-03 / 12:45Bergarako Ingurumen Zinegotzia eta Teknikaria GOITBn
Mikel Etxaniz, Bergarako Ingurumen zinegotzia eta Naiara Corcuera, Bergarako Ingurumen teknikaria, GOITBko Magazinea saioan izan ziren. Hemen dituzue bideoak ikusgai:
Osorik irakurri 2009-07-03 / 10:52Txiki Agirre 'Keixetaren' margo erakusketa Aroztegin
Gaur, egubakoitza, Txiki Agirre Keixetaren margo erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan, 19:00etan. Erakusketa uztailaren 19ra arte izango da ikusgai Barrenkaleko aretoan.
Osorik irakurri 2009-07-03 / 10:21Ohiko meza, herri kirolak eta aurreskua San Martzialen
San Martzialgo erromeria ospatuko da domekan, eta guztia prest dago ordurako. Gainera, 14-16 urte artekoen prebentzioa bultzatzeko, haiendako jolas eta herri kirolak egongo dira.
Osorik irakurri 2009-07-03 / 10:13'Bluedays' taldearen emanaldia gauean Espoloiko kioskoan
Ostiral musikalak programari hasiera emanez, Bluedays taldeak joko du gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:30ean. Carlos Sanz (gitarra eta ahotsa), Jorge Otero (baxua), Angel Hidalgo (gitarra) eta Julio Gartziak (bateria) osatzen dute Bluedays.
Osorik irakurri 2009-07-02 / 16:06Sppe eta Udalak sustaturiko lan eskaintzen deialdia itxita dago
SPEE-UDALA Enplegu Sustapenerako programa barruan egindako hiru lan eskaintzen deialdiak itxita daude. Hemen duzue udalak kaleratutako oharra:
Osorik irakurri 2009-07-01 / 17:02Agorrosingo aldaleku berriaren oinarria ipintzen hasi dira
Dagoeneko ikusten da Agorrosin eta Ipintza futbol zelaietako aldagela eta gainerako ekipamendu osagarri berriaren oinarria: aldagelen ezponda edo taluda eta plataforma. Udalak nahi du ekipamendua gertu egon dadin irailerako; lanak hasita daude. Hala, udako atsedenaldia aprobetxatuko dute, datorren kirol denboraldia hasten denerako dena gertu izan dadin.
Osorik irakurri 2009-07-01 / 11:21Gabonetako III. Artisau Azoka arautuko duen baldintza plegua
Udalak kaleratu du Gabonetako III. Artisau Azoka arautuko duen baldintza plegua. Abenduaren 18tik 20ra bitartean Bergarako Munibe plazan artisau azoka. Deialdi honen xedea da azokan izango diren artisau postuak esleitzeko irizpideak jartzea.
Osorik irakurri 2009-07-01 / 10:53Bergarako azokako graffiti lehiaketa deitu du Udalak
Bergarako Udaleko Kultura sailak graffiti lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen helburua da Bergarako azokan hutsik dagoen pareta margotzea. Parte hartzaileek kultura etxean eman beharko dute izena eta lanak entregatzeko azken eguna uztailaren 27a da. Hemen dituzue parte hartzeko oinarriak.
Osorik irakurri 2009-07-01 / 10:37Irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteendako diru-laguntzak, oinarriak
Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2009an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak kaleratu ditu Udalak. Jarduera horiek Udaleko Jarduera, Kultur Talde eta Jaiak batzordeak dituen helburuekin bat etorri behar dira: herrian kultura jarduerak eskaini, Bergaran zein kanpoan burututako jardueraz Bergarako herriaren izena ezagutzera eman, herriko jardueratan parte hartu eta Bergarako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatu beharko du. Hemen duzue diru-laguntza eskatzeko oinarriak:
Osorik irakurri 2009-07-01 / 08:56Kirol Argazki Lehiaketa, oinarriak
Aurtengo Kirol Argazki Lehiaketa abian da. Gainera, Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da kirol argazki lehiaketa. Hemen dituzue parte hartzeko oinarriak:
Osorik irakurri Albiste zaharragoak »