Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Gazte Informazio Gunea: 2004ko balorazioa

Itzuli albisteetara »

2005-02-14 / 15:23

Gazte Informazio Gunea: 2004ko balorazioa

LogoGazteInfo.jpg

Bergarako Gazte Informazio Gunea 1999an jarri zen martxan. Kontsulta kopurua hazi egin da eta zerbitzua geroz eta ezagunagoa egin da bai Bergaran eta baita gertuko zenbait herritan ere.

Aurrera eramandako proiektuak

Aurrera eramandako proiektuak

Azken urteetan bulegoko kontsulta kopurua mantendu dela ikus dezakegu. Hala ere, informazioa zabaltzeko era ezberdinak garatzeaz arduratu da Gazte Informazioa Gunea. Besteak beste, Bergarako Udal webgunea, buletin elektronikoa eta prentsako informazio zutabeak erabili ditu. Honek bezero anitzi iristeko aukera eman dio zerbitzuari. Udaleko nahiz bezeroen balorazioa oso positiboa da.

Txartelak

Txartel ezberdinen eskaera oso handia da Bergaran. 2004. urtean, 270 bat gaztek atera dituzte txartelak. Gainera, turismo informazio eskaera handia egon da eta kontsulta kopuruak ere gora egin du. Hain zuzen ere, 2004. urtean 664 kontsulta egin dira.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI