Aretoko dantza ikastaroan izena emateko epea zabalik
Bergarako Kultura Zerbitzuak aretoko dantza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa apirilaren 4an hasiko da. Interesa dutenek martxoaren 15a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean.
Eguna eta ordua: Ostiraletan, 18:30-20:30
Hasiera: apirilaren 4an.
Amaiera: ekainaren 27an.
Izenematea: kultur etxean (943 77 91 60) martxoaren 15a baino lehen.
Prezioa
- Erroldatuak: 15 euro hilean
- Ez erroldatuak: 20 euro hilean
Jasotako izenemate guztiekin zozketa egingo da.
