Sukaldaritza begetarianoa eta nutrizioaren gaineko ikastaroan izena emateko epea zabalik
Bergarako Kultura Zerbitzuak sukaldaritza begetarianoa eta nutrizioaren gaineko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa apirilaren 2an hasiko da. Interesa dutenek martxoaren 15a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean. Ikastaroa euskaraz izango da.
Eguna eta ordua: asteazkenetan, 18:30-20:30
Hasiera: apirilaren 2an
Amaiera: ekainaren 25ean
Izenematea: kultur etxean (943 77 91 60) martxoaren 15a baino lehen.
Prezioa
- Erroldatuak: 15 euro hilean
- Ez erroldatuak: 20 euro hilean
Jasotako izenemate guztiekin zozketa egingo da.
