Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Piraguismo ikastaroan izena emateko epea zabalik

Itzuli albisteetara »

2008-02-29 / 09:04

Piraguismo ikastaroan izena emateko epea zabalik

PIRAGUA.jpg

Agorrosinen egingo da piraguismo hastapeneko ikastaroa. Izena emateko azken eguna martxoaren 14ra arte zabalik dago.

Adina: 16 urtetik gorakoentzat

Data: apirilaren 1etik- maiatzaren 6ra

Ordua: 20:30- 21:30

Egunak: astearte-ostegunetan

Ikasle kopurua: gehienez 10 gutxienez 5

Helburua: piraguismo hastapena: teknika, oreka, piraguari beldurra kendu

Ekarri beharrekoak: txapela eta bainujantzia

Izena emateko azken eguna: martxoaren 14a Agorrosinen

Ikastaroa Agorrosinen, Bergaran

Prezioa

Bazkideak 12 euro

Ez bazkideak 30 euro

Bestelako ikastaroetan izena emateko

Gainera, kirola egin nahi duen guztiek oraindik plazak dituzte ikastaro batzuetan: mantenimendu gimnasian, tenis, yoga, pilathes edota aerodance ikastaroan. Ordu guztietan ez daude plazak baina interesatzen zaienei Agorrosinera jo dezakete.

Bestetik igeriketa ikastaroak orain amaitzen dira, hurrengo txandako zozketako epea martxoaren 3tik 9ra dago zabalik.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI