Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  AHTren inguruko hitzaldi informatiboa bihar

Itzuli albisteetara »

2008-03-12 / 14:01

AHTren inguruko hitzaldi informatiboa bihar

Bihar, martxoaren 13an, ostegunean, AHTren gaineko hitzaldia eta solasaldi informatiboa egingo da udaletxeko osoko bilkura aretoan 19:00etan. Bertaratzen diren guztiek galderak egiteko eta solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.

Bergarako Udalak AHT-ren inguruko mahai-ingurua egiteko asmoa zuen martxoaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan.

Bergarako Udalaren asmoa zen herritarrei baliabideak eta informazioa eskura jartzea, abiadura handiko trenaren inguruko hausnarketa egiteko. Horretarako abiadura handiko trenaren inguruan sentsibilizazio ezberdina duen jendea batu nahi izan da Udaletik; azken batean, proiektu horren aldeko eta aurkako posturak erakusteko, eta baten eta bestearen inguruko arrazoiak emateko.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailetik parte hartuko zutela jakinarazi zuten arren, martxoaren 11n, asteartean, ez zutela parte hartuko adierazi zioten Bergarako Udalari.

Horren aurrean, martxoaren 13an, 19:00etan Bergarako udaleko osoko bilkura aretoan AHT-ren inguruko mahai-ingurua baino hitzaldia eta solasaldi informatiboa eskainiko dira (nahiz eta Bergarako Udalaren hasierako nahia mahaingurua egitea izan). Solasaldi horretan parte hartuko dute Iņaki Antiguedad hidrogeologoak eta EHUko irakasleak, eta Mikel Alvarezek. Azken hau buru-belarri aritu izan da autobia eta superportua bezalako proiektuen jarraipena egiten, eta baita orain AHT-ren ingurukoa ere. Aurkezle eta galdera egile lanetan Gorka Etxabe kazetaria arituko da.

Era berean, bertaratzen diren guztiek galderak egiteko eta solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI