Udal diru-bilketa: merkatu eta merkatu txikiko tasak
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2008ko lehenengo hiruhileko Merkatu eta Merkatu txikia tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2008ko martxoaren 14tik 2008ko maiatzaren 14ra.
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako errezibuak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira, 2008ko martxoaren 14an.
- Helbideratu gabeko errezibuak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean gauzatu ahalko da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etaik 13:00etara bitartean, legezko dirua edo Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Baimendutako Finantza Erakundeek horretarako egokitutako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun errezibua aurkeztu beharko da ordainketa modu honetan egin nahi bada.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko errezibuekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Bergara, 2008ko martxoaren 6a.
