Agorrosingo kirol gunea itxita domekara bitartean
Geldialdi teknikoa medio, Agorrosin Ekintza Guneko kirol eremua itxita egongo da gaurtik, martxoaren 25etik martxoaren 30era bitartean. Besteak beste, igeri-ontziak hustu eta desinfekzio lanak egingo dira.
Geldialdi teknikoan hainbat esku hartze egingo dira: igeri-ontziak hustu, legionela tratamenduak, aldagela eta zoru eta bestelakoen desifekzio sakonak, jendaurrean egin ezin diren igeltsero lanak, ura berritu, eta abar.
Lan horietako batzuk kanpoko enpresek egiten dituzte. Enpresa hauek Aste Santuan ez dute lanik egiten. Horregatik Pazkoa Astera pasatu da geldiketa teknikoa. Urtean, geldialdi teknikorako 14 egun baino ez dugu ixten.
Hala, sortutako eragozpenagatik barkamena eskatzen dugu eta martxoaren 31an, kirol eremuak prest egongo dira erabiltzaileek erabili ditzaten.
