Sendabelarren gaineko ikastaroan izena emateko epea zabalik
Apirilaren 28a baino lehen eman beharko dute interesatuek izena kultura etxean. Ikastaroa maiatzaren 6, 15, 22 eta 29an eskainiko da. Euskaraz.
Kultura etxean emango da ikastaroa 18:00etatik 20:00etara bitartean. Irakaslea Alberto Altube izango da.
Prezioa:
Bergararrek 15 euro eta gainontzekoek 20 euro. Zozketa bidez aukeratuko da.
Informazio gehiago: 943 77 91 60
