Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Mendekoste jaietako egitaraua

Itzuli albisteetara »

2008-04-22 / 16:11

Mendekoste jaietako egitaraua

kartela.jpg

Hemen duzue aurtengo Mendekoste jaietako egitarau zabala. Maiatzaren 9tik 13ra bitartean ospatuko dira Mendekoste jaiak. Hona hemen Agurne Barruso alkatearen agurra eta jaietako egitaraua:

Mendekoste jaietako egitaraua 2008

(pdf formatua, 129kb)

Alkatearen agurra

Kaixo, bergararroi eta Pazkoetan Bergarara hurbildu nahi duzuenoi:

Aurten ditugu lehenengo pazkoak alkatetzan eta ezin ukatu pazkoa bereziak direnik. Bereziak Udal gobernuan egoteak suposatzen duen ohoreagatik eta bereziak batez ere jaiak antolatzearen eta guztia ondo ateratzearen ardura sentitzen dugulako.

Jaiak ez dira jai kolorea eta musika falta badira. Udala saiatu da bere programazioan kolorea eta musika sartzen, baina kolorea eta musika herritarrok ematen dizkiegu jaiei. Jaiak ez baitira jai herritarrik gabe.

Jaietako programaren agurra den honetatik dei berezia luzatzen dizuet bergararrei jaietan parte har dezazuen eta koadriletatik, elkarteetatik eta norbanakoarengandik musikari eta koloreari ekarpena egin diezaiozuen. Atera jaietako blusak, atera kantatzeko eta dantzatzeko grina eta egin ditzagun pazkoak bergararrek bultzatutako jaiak.

Gure eskerrik beroenak jaiak antolatzen jardun duen jendeari. Eskerrik asko, jai-batzordean, ahalik eta jairik oparoenak antolatzeko lanean boluntario ari zareten pertsonei eta taldeei, eskerrik asko txosna batzordeari gune hain aberatsa eta emankorra antolatzeagatik eta eskerrik asko jaien antolaketan murgildu zareten teknikari eta hautetsiei. Eta aurrez bada ere, eskerrik asko bergararrei eta kanpotik etorri zaretenoi jaietan kolorea eta giroa sustatzeagatik.

Jai alai eta irudimentsuak opa dizkizuet guztioi. Ondo pasa eta gozatu jaietaz.

Ezin ahaztu pazkoa hauek, beste asko bezala, espetxeetako ziega ilunetan edo erbesteko urruntasunean igaroko dituzuen bergararrak.

Baita arrazoiren bat ala beste dela medio Bergaran egoterik izango ez duzuenok ere. Hemen izango zaretenoi, gozatu eta parte hartu.

Izan daitezela jai alaitsu eta kementsuak. Elkar ikusiko dugu jai-giroan eta jai-guneetan.

Agurne Barruso Lazkano
Bergarako alkatea


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI