Ume txikiendako ur jarduerak
Deba Arroko Euskara eta Kirol Zerbitzuek kirola euskaraz programaren barruan antolatu dute jarduera hau maiatzaren 23an eta 24an, Agorrosinen. Izena emateko epea apirilaren 21etik maiatzaren 21era bitartean zabalik dago. Hemen informazio gehiago:
Ordutegia
Maiatzak 23, barikua: 18:00 - 21:00
Maiatzak 24, zapatua: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 18:30
Prezioak
- 40 euro Debarrokoak
- 60 euro Debarrokoak ez direnak
Izena emateko
1. Diru sarrera egin
3035 0023 99 0230065572 kontuan
Adierazi: Eskatzailearen izena eta abizenak. Kontzeptua: "Formazioa: umeendako ur jarduerak".
2. Ordainagiria Agorrosin Ekintza Gunean entregatu.
Boni Laskurain 21 (Bergara)
Telf: 943 777 095 (ordutegia 7:00-22:00)
e-maila: agorrosin@bergara.net
3. Izena emateko epea: Apirilaren 21etik maiatzaren 21era.
4. Plazak
Gehienez 25, gutxienez 15. Lehentasuna izango dute Debarroko irakasleek.
Argibide gehiago: www.kirolaeuskaraz.net
