Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Mendekosteko jaietako Bakailao lehiaketako oinarriak

Itzuli albisteetara »

2008-04-28 / 11:01

Mendekosteko jaietako Bakailao lehiaketako oinarriak

bakailao.jpg

Maiatzaren 10ean, larunbata, Elkarteen Arteko Bakailao Lehiaketa egingo da, Mendekoste jaien barruan. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko arauak:

  • Lehiaketan izena eman nahi dutenek apirilaren 30a izango dute azken eguna, telefonoz Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59).
  • Bergarako gastronomia elkarteek hartu ahal izango dute parte. Elkarte bakoitzetik talde bakarrak eman ahal izango du izena lehiaketan, eta talde bakoitza 2 pertsonaz osatuta egongo da.
  • Lehiaketako parte hartzaileek Bergarako Kultura etxean hartuko dituzte lehiaketa egunean bakailaoa prestatzeko lurrezko kazuelak, maiatzaren 5etik 8ra, arratsaldeko 16:00ak baino geroago.
  • Bergarako Udalak 135€ko dieta emango die lehiaketan izena eman eta parte hartuko duen bikote bakoitzari.
  • Lehiaketako parte hartzaileak beranduenera 11:00etan agertu beharko dira San Martin plazara.
  • Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute parte hartzaileek.
  • Sari banaketa 13:30ean izango da San Martin plazan.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI