Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Ez da txarangen bilgunea egingo Mendekoste jaietan

Itzuli albisteetara »

2008-05-07 / 16:46

Ez da txarangen bilgunea egingo Mendekoste jaietan

Bergarako udalak bi ohar kaleratu ditu: batetik ez dela txarangen bilgunea egingo esateko. Bestetik, esku programako zuzenketa bat egiteko. Hemen dituzue bi oharrak:

Udalaren oharrak:

Udalaren oharrak:

1) Bergarako Mendekoste jaietako larunbaterako Udalak antolatuta zuen Txarangen bilgunea bertan behera gelditu da. Oinarrietan jasotzen zen bezala, gutxienez 5 txarangak eman behar zuten izena txarangen bilgunea aurrera eraman ahal izateko. Horrela izan ez denez, bertan behera gelditu da bilgunea.

Halere, larunbatean txaranga eta fanfarre baten musika egongo da Bergarako kaleetan.

2) Bestetik zuzenketa bat: Mendekoste jaietako esku-programan, gastu proposamenen atalean azaltzen den Luis Mari Gutierrez-en kontzeptuari buruz ondorengo zuzenketa egin nahi du Udalak: Luis Mari Gutierrezek diru hori ez du beretzat jasotzen. Beraz zuzenketa hau egitea eskatzen du Bergarako Udalak eta barkamena eskatu Luis Mari Gutierrezi sortu ahal izan dizkion kalteengatik.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI