Mendekoste jaietako argazki galeria eta bideoa ikusgai
Bergararrak jai giroan murgilduta dabiltza pasa zen egubakoitzaz geroztik. Eguraldia ez dute lagun izan, baina giro polita izan da aste bukaeran Bergarako kaleetan. Gaur berriz, herri bazkariaz eta koadrilen arteko jolasaz gozatzeko aukera izango da. Hemen duzue jaietako argazki galeria eta bideoa ikusgai:
Pasa zen egubakoitzean, urtero moduan Bitorianatxok Mendekoste jaiei hasiera eman zien. Aurten gainera izan da nobedaderik. Bitorianatxo biziduna atera zen udaletxeko balkoira eta herritar denei opatu zien parte hartu, gozatu eta ospatzeko jaiak.
Jendez gainezka zegoen San Martin plaza une horretan; umeek globo handi eta koloretsuak ibili zituzten eskuz esku. Esan liteke, jai batzordearen helburua bete egin zela. Jaien hasiera, behintzat, aski koloretsua izan zen-eta.
Asteburua pasata, oraindik geratzen da zertaz gozatu Bergaran martitzenera arte. Koadrila eguna ospatzen dihardute gaur, eta bihar, umeen eguna izango dute. Badirudi bukatu direla zaparradak eta eguraldi txarra. Ia bergararrek bi azken egun hauek behar den moduan disfrutatzeko aukera daukaten.
