Gazte Informazio Zerbitzuko 2009ko egutegiko lehiaketak badauka irabazlea
Damian Madinabeitia Olaberria, 23 urteko bergararrak irabazi du Gazte Informazio Zerbitzuko 2009ko egutegirako diseinu lehiaketa. Guztira, 3 diseinu aurkeztu dituzte, oso kalitate onekoak gainera.
Madinabeitiak 300 euroko saria eskuratu du eta sari banaketa barikuan egingo da.
Epaimahai kideak hauek izan dira: Maider Osa (Kultura teknikaria), Nagore Narbaiza (Gazteria Teknikaria) eta Maider Sedano (Gazte Informatzailea).
