Bertako euskara lantzeko ikastaroak
2009ko otsailean eta martxoan emango dira ikastaroak. Interesa duen edozeinek hartu dezake parte eta urtarrilaren 27a baino lehen eman beharko dute izena. Doan izango dira.
Ikastaroen ezaugarriak:
- Berba egiterakoan -ume eta nagusiok- egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- 10 orduko ikastaroak dira, 2 orduko 5 saiotan banatuta. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
- Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
- Ikastaroak doan izango dira.
Ikastaroen helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
- Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.
Zeinek har dezakeen parte
Interesa duen edozeinek.
Egunak eta tokia:
- 2009ko otsailean eta martxoan emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.
- Udal Euskaltegian izango dira.
Izena ematea:
- 2009ko urtarrilaren 27a baino lehen eman behar da izena.
- Horretarako Izena emateko orria bete eta zuen umeen ikastetxeko Idazkaritzan entregatu edo Udal Euskaltegira eraman edo bertara deitu (Udal Euskaltegia. Zabalotegi kalea 13. Telefonoa: 943 76 44 53)
Antolatzaileak: Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Udal Euskaltegiaren artean antolatu dira ikastaroak; Gehixago eta Hobeto programaren barnean.
GEHIXAGO ETA HOBETO programa
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Udal Euskaltegiak, Jardun euskara elkarteak eta herriko ikastetxeek bultzatutako programa da GEHIXAGO ETA HOBETO.
Programa horren barruan berba egiterakoan egiten ditugun akatsik ohikoenak zuzentzeko material didaktikoa sortzen da, eta ikastetxeetan eta Jardunen lantzen da ikasturtean zehar. Horretaz aparte, umeen etxeetan ere landu ahal izateko material osagarri batzuk eta Apatxi aldizkaritxoa ere sortzen dira.
Eta bi urtetik behin antolatzen diren ikastaro hauek ere programa honen barruan txertatzen dira. Batik bat gurasoak animatu nahi badira ere, umeekin lan egiten duten entrenatzaile, begirale, zaintzaile, irakasle eta abarrendako ere oso egokiak izan daitezke.
