Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  ONA txartela liburutegian eta kzgunean eskuragai

Itzuli albisteetara »

2009-01-14 / 10:37

ONA txartela liburutegian eta kzgunean eskuragai

ona.jpg

Gogoratu nahi dizuegu udal liburutegian ONA txartela ateratzen jarraitzen dugula. Bide batez, duela hilabete eskatuta duzuen erabiltzaileek, bertatik pasa zaitezkete zuen txartelak jasotzera. Gure ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:30etik gaueko 20:30era da, eta larunbatetan goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara. Bukatzeko, bergararrei txartel hau egiteko gonbitea luzatzen dizuegu. Dagoeneko udal liburutegiak 254 ONA txartel bideratu ditu. ONA txartelari esker, zerbitzu ugari erosotasunez eta azkar eskuratu ditzakezu, hemen informazioa:

1. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak:

1. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak:

Osasunekoak (Osakidetza): medikuarekin hitzordua gordetzea, mediku aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzia eskatzea, asistentzia-espedienteak eskatzea, bajen datuak eskatzea... www.osanet.net

Orokorrak: kontratazio-baldintzek orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena, kolektiboentzako zerbitzuak (elektrizitate-instalatzaileak, jokoa eta ikuskizunak) www.euskadi.net

2. Foru-zerbitzuak:

PFEZ bideratzea, autolikidazioak, zerga aitorpen telematikoak, datu fiskalen kontsulta, iradokizunak, nire zorrak, fakturen kontsulta...

3. Udal-zerbitzuak:

Kiroldegietan sartzea, udal-liburutegietan katalogoak kontsultatzea eta liburuak mailegatzea, errolda-egiaztagiriak lortzea...

4. Bestelako izapideak:

Gidabaimenaren puntuak kontsultatzea, laneko bizitza kontsultatzea, katastrodatuak kontsultatzea, banku-erakundeekin harremanetan


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI