Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  San Martzialera igoera

Itzuli albisteetara »

2009-06-29 / 10:18

San Martzialera igoera

image_preview.jpg

Bihar, martitzena, ekainak 30, San Martzial eguna da. Hori horrela, eta tradizioari jarraituz, San Martzial auzora igoera egingo dute letania errezatuz. 07:00etan kanpai deia egingo dute Santa Marina parrokian eta 07:30ean abiatuko da erromesaldia.

San Martzial jaiak, egitaraua.

San Martzialera iritsitakoan, meza ospatuko da ermitan eta meza ostean txokolatea banatuko du San Joxepe erretiratuen elkarteak, ohiturari jarraituz.

Domekan, erromeria

San Martzial jaiak ospatzeko hainbat ekitaldi egongo dira zapatuan, baina ekitaldi bereziena domekan izango da, erromeria, hain justu ere. 10:00etan igoko dute gurdia, 11:00etan meza nagusia ospatuko da eta 12:00etan ohiko aurreskua egingo dute Udal Gobernuko kideek. Bazkaldu eta gero, 16:00etan, ume eta gaztetxoendako jolas eta herri kirolak egongo dira eta 18:00etan, nagusiendako herri kirolak. Ordu berean erromeria hasiko da Txinparta taldearekin eta jaiari amaiera emango zaio 21:00etan.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI