2010eko Aratusteetako egitaraua
Udaleko Kultura sailak kaleratu du 2010eko Aratusteetako egitaraua. Jarraian duzue egitarau zabala eta ekitaldi ezberdinetako sarrerak eskuratzeko informazioa. Gogoratu mozorro afarirako txartelak otsailaren 7ra arte egongo direla salgai: Ariznoa, Kortazar, Polo Pol eta kultura etxean.
2010eko Aratusteetako egitaraua. (.pdf, 813kb)
Aratustetako hainbat ekitaldietarako sarreren salmenta:
2010/02/12 Udal Musika Banda eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Udal pilotalekuan, gaueko 22:30ean. Urtarrilaren 27tik aurrera, honako salmenta tokietan: kultura etxea eta Lazkano oinetako denda. Sarrera 5 euro
2010/02/13 Mozorro afaria, azokan, gaueko 21:30ean. Urtarrilaren 27tik aurrera, honako salmenta tokietan: Pol-Pol, Ariznoa, Kortazar eta kultura etxean. Afari-txartela: 15 euro. Txartelak erosteko azken eguna: Otsailak 7. Norbaitek janari berezia behar badu, zeliakoen kasu, aurrez Kultura Zerbitzuan abisatu dezala, otsailak 7a baino lehen.
2010/02/14 Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Irrien lagunak ikuskizuna, Udal pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etan eta 18:30ean (2 saio). Sarrera: 5 euro. Otsailaren 1ean eta 2an, arratsaldeko 18:00etatik 22:00etara, Udal pilotalekuko leihatilan salduko dira. Gehienez, 6 sarrera hartu ahal izango ditu pertsona bakoitzak.
Oharra: Sarrera guztiak aurretik agortu izanez gero, emanaldi egunean ez dira zabalduko leihatilak.
