Valdezcarayrako eski irteeran izena emateko epea zabalik
Udalak, Errioxako Valdezcarayrako eski irteera antolatu du. Irteera hau 14 eta 18 urte bitarteko herriko gazteei zuzenduta dago. Izena emateko epea otsailaren 8tik 12ra bitartean zabalik dago interesa dutenendako.
Noiz otsailak 20. Irteera Bergaratik 07:00etan; buelta pistetatik 17:00etan.
Prezioak:
- materiala etxetik daramatenak 20 euro
- materiala alokatuko dutenak 40 euro
