Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Mama Crea antzerki taldeak umorea ekarriko du Zabalotegira

Itzuli albisteetara »

2010-02-05 / 13:34

Mama Crea antzerki taldeak umorea ekarriko du Zabalotegira

anzterkia.jpg

Mama Crea antzerki taldeak ¿Se puede? izeneko lana antzeztuko du Zabalotegi aretoan. Umorezko ikuskizuna da, bakarkako lana, gozoa eta dibertigarria. Istorioa kontatzeko gag-ez baliatzen da, eta baita mugimendu komiko eta objektuen manipulazioaz ere. Emanaldia zapatuan, izango da, 20:00etan.

¿Se puede? antzezlaneko protagonistak senarraren heriotzari egin behar dio aurre; baina onartuko du? Noraino iristeko kapaz izango da maite duen pertsona horren heriotza ez onartzeko?

Bide horretan, ¿Se puede? hurbiltzen da heriotzak sorrarazten dituen sentimenduetara, baina ikuspuntu komikotik: dramak groteskoarekin topo egiten duenean zein izaten da emaitza?


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI