Bergara.net
Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  'Neguko festak' erakusketa Aroztegin

Volver a las noticias »

05/02/2010 - 13:36

'Neguko festak' erakusketa Aroztegin

negujaia.jpg

Erakusketa horretan, batik bat, Inauterietako pertsonaiak ikusi ahal izango dira. Euskal Herrian barrena dauden Inauterietako pertsonaiak izango dira: Miel Otxin, Maskaradetako protagonistak... Horrekin batera, euskal tradizioko beste hainbat elementu ere egongo dira erakusketan: mozorroak, zintzarriak, animalien larruak... eta espiritu txarrak uxatzeko eta animalia eta uztak babesteko erabili izan diren beste hainbat.

Erakusketa ikusgai egongo da hilaren 21era arte honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30 ordutegian; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeketan, 12:00-14:00.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI