Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Zuhaitz landaketa atzeratuta, eguraldi iragarpena dela-eta

Itzuli albisteetara »

2010-02-26 / 14:45

Zuhaitz landaketa atzeratuta, eguraldi iragarpena dela-eta

landatzen.jpg

Larunbaterako, otsailak 27, antolatuta zegoen zuhaitz landaketa bertan behera lagatzeko erabakia hartu du udalak. Euskalmetek eman duen muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko oharraren arabera, haize oso gogorrak egongo dira mendi aldean eta kanpoan egin beharreko edozein ekintza bertan behera uzteko gomendioa eman du SOS Deiak-ek.

Hori dela eta, ekintza hori (zuhaitz landaketa) datorren larunbatean, martxoak 6, egiteko erabakia hartu du Udalak. Zita, goizeko 9:30ean, Ibargaraiko autobus geltokian.

Aldiz, zuhaitz feria pentsatuta zegoen bezala egingo da larunbatean, otsailak 27, herriko plazan, 9:00etatik aurrera.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI