Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 2010eko errezibuak
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 2010eko errezibuak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2010eko martxoaren 1etik 2010eko maiatzaren 31ra.
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako errezibuak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira, 2010eko apirilaren 15ean.
- Helbideratu gabeko errezibuak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean gauzatu ahalko da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etaik 13:00etara bitartean, legezko dirua edo Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Baimendutako Finantza Erakundeek horretarako egokitutako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun errezibua aurkeztu beharko da ordainketa modu honetan egin nahi bada.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko errezibuekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
