Mursego bakarlariaren emanaldia zapatuan
Maite Arroitajauregi, Mursego, musikari eibartarrak emanaldia eskainiko du Zabalotegi aretoan. 20:00etan izango da zapatuan, martxoaren 6an. Sarrera 5 eurokoa da.
Zabalotegin aurkeztuko duen lana, 2009ko apirilaren 8an grabatu zuen Ander Barriuso teknikariarekin. Diskoan, J.Anitua, G.Solá eta M.Laboa ditu Mursegok gogoan.
