"Alfonbra magikoa" umeendako antzezlana
Euskarazko antzezlan hau, familia osoarendako da. Oihulari Klown taldeak domekan, hilaren 7an, eskainiko du Zabalotegin "Alfonbra magikoa" lana 17:00etan. Sarrera: 3 euro.
Sinopsia
Bertan irakurzaletasuna bultzatzen da. Inozentzio eta Katxixa liburutegi batetara iristen dira eginkizun misteriotsu batek bultzatuta: asper-poto monstruoa harrapatzeko lagungarri izango zaien liburua aurkitzea. Bertan dauden haurrek eta Trugulu aztiak lagunduta, liburu guztiak bereziak izan daitezkeela eta gure istorioa kontatzen duten liburuak ere badirela, jakingo du gure bikoteak. Lehendabizi telebista eta bideojokuak parodiatzen dira, ondoren irakurketa aisialdi alternatibo gisa eskeintzeko. LIBURU BAT ZABALDU! Hori bai jolasa, hori bai bidai fantastikoa, hori bai gauza ederra… Aretoko klown-antzerkia. Haurrei zuzenduta!
Inozentzio (Andoni Egaña )
Katxixa (Belen Azkarate )
Trugulu (Jose Carmelo Muñoz)
