2010eko bigarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2010eko bigarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2010eko uztailaren 2tik 2010eko irailaren 3ra.
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2010eko abuztuaren 6an.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean egin ahalko da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Baimendutako Finantza Erakundeetako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki behar da ordainketa modu horretan egiteko.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
