2011ko laugarren hiruhileko Merkatu eta Merkatu-txikiko tasak ordaindu ahal dira
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2011ko laugarren hiruhileko Merkatu eta Merkatu-txikiko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2011ko abenduaren 19tik 2012ko otsailaren 20ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2011ko abenduaren 19an.
Helbideratu gabeko erreziboak, berriz, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean bideratu ahalko dute ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 07:30etatik 13:30etara, edota larunbatetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela bitarteko.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileek egokitutako bulegoetan, kutxazainetan edo banketxe elektronikoetan. Era berean, www.bergara.net web-orrian estekatutako ordainketa-pasabidea baliatuta. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun errezibua eduki beharko da ordainketa era horretan egingo bada.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren, premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko ordainagiriekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
