2011ko laugarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak ordaindu ahal dira
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2011ko laugarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2012ko urtarrilaren 10etik 2012ko martxoaren 12ra
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko martxoaren 12an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean egin ahalko da ordainketa:
-Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edota larunbatetan, goizeko 9:00etaik 13:00etara bitartean, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
-Baimendutako Finantza Erakundeetako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki behar da ordainketa modu horretan egiteko.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
