DEBAGOIENEKO ZERO ZABOR taldeak zero zabor astea antolatu du apirilaren 16tik 22ra

Karpa jartzeko eskaera egin dugu apirilaren 21erako, zapatua Munibe plazan. Egun horretan Debagoiena zero zabor taldeak antolatutako asteari amaiera emateko jai egitaraua antolatu dugu Bergaran.

Astean zehar eskualdeko herri gehienetan hitzaldiak eta bideo emanaldiak antolatu ditugu (ikusi programa).

Bergarari dagokionez bi ekimen antolatu dira:

Apirilak 17rako hitzaldi bat, "El increble quinto contenedor + incineradora y el puerta a puerta. Mitos y leyendas de nuestros residuos" Hizlaria Peio Lozano izango da. UPV-EHU ko Ikertzailea eta Irakaslea. Hitzaldia asteartean, arratsaldeko 19etan izango da Irizarren. Erderaz izango da ( aurreko hitzaldi sorta euskaraz izan baitzen)

Apirilak 21erako ekitaldi ugari antolatu dira Bergaran.

  • Hasteko goizeko 9etan Antzuolara joango gara oinez atez ate sistema bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko. Antzularrek harrera egingo digute goizeko 11etan.Bidean zehar eta bidaia laguntzeko bi hitzaldi labur izango ditugu, alde batetik trenbidearen eta trenaren historia ezagutzeko aukera izango dugu Jesus Mari Garitanoren eskutik eta bestalde bertako landaretza eta faunaren inguruan mintzatuko zaigu Mendia Bizirikeko Iaki Irizar biologoak.
  • 13.00 etan Bergarako plazatik abiatuta triki poteoa egongo da.
  • 14.30 etan karpa gunean bazkari herrikoia (tiketak erosteko: Bule, Kortazar eta Arrano. 8 eurotan). Ondoren bazkalosteko kantaldia: Josu Zubia eta Ubera bakarlariekin
  • 18.00 etan Zero zabor filosofiaren aldeko kalejira
  • 22:00 eta kontzertuak Gaztetxean: Krisis, KKK, Su- etena eta Kalamidaz taldeekin.