2012ko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia ta Uraren tasak ordaintzeko epea

2012ko apirilaren 10etik 2012ko ekainaren 11ra izango da epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2012ko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia ta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2012ko apirilaren 10etik 2012ko ekainaren 11ra

Lekuak eta medioak:

-Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko ekainaren 11n.

-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, edota larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta kostuak hala balegokio- gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.