Asteko Kultur ekitaldiak

Apirilaren 17tik 22ra Bergaran izango diren hainbat kultur ekitaldi.

2012/04/18 Asteazkena

2012/04/18 Asteazkena

Argia emanaldiak. Debekatuta dago oroitzea dokumentala (Zuzendaria: Joseba Iaki Agirre Errazkin) Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:30ean. Sarrera: doan.

2012/04/19 Osteguna

  • Maite Toledoren liburu aurkezpena: Tekno+turismo (saiakera). Jet Lag (olerkia). Aroztegi aretoan, arratsaldeko 19:30ean.
  • Lehenengo Karlistada garaiko Gizatea eta Kultura. Hizlaria (Juan Madariaga, historialaria). Hitzaldi/Kantaldia izango da. XIX. mendeko abestiak eskainiko dira, karlistadekin lotura daukatenak. Irizar jauregian, arratsaldeko 19:30ean.

2012/04/20 Ostirala

  • Musika Eskolako Kantu Ikasleen emanaldia. Mariaren Lagundiko elizan, arratsaldeko 19:00etan.
  • Bergarako besarkada (1839). Hizlaria: David Zapirain (historialaria). Hitzaldiaren amaieran, 1840 urtean besarkadaren hitzarmena gogoratzeko egin zen bezala, brokel-dantza dantzatuko dute Xamatz taldeko kideek. Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:30ean.
  • Euskeraren espektakulue. Zergatik praktikatzen dugu sexua erderaz. Oihan Vegaren monologoa Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan eta gaueko 22:00etan. Sarrera: 5

2012/04/21 Larunbata

  • DJ jaialdia, gaztetxoentzat. Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:30etik 21:30era.
  • Burlatako Hilarion Eslava Musika Eskolako Orkestra eta Bergarako Mu-sika Eskolako Bandaren emanaldia. Santa Marina parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

2012/04/22 Igandea

  • Udal Musika Bandaren kalejira eta kontzertua. Udal pilotalekuan, eguerdko 12:30ean.
  • Las aventuras de Tintin: El secreto del Unicornio (S.Spielberg) Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 17:00etan. Sarrera: 2 .
  • Bergarako Musika Eskola eta Gabero abesbatzaren Ahotsen soinua emanaldia.

Santa Marina parrokian, arratsaldeko 18:30ean.

  • Zinea (helduak): Criadas y seoras (T.Taylor). Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera: 3.