Aitor Lagoma Barrenaren “Bisera” kartelak aurkeztuko ditu 2012ko Pentekoste Jaiak

Pentekoste2012Kartela.jpg

Kartel aukeratuaren irudia.

PENTEKOSTE JAIETAKO egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea bukatuta, apirilak 24ean, iluntzeko 20:00etan epaimahaia osatu zen eta programaren azala aukeratu eta erabakia eman zuen.

Epaimahaia jai batzordeko kideez osatu zen: Justina Elexpuru batzordekidea, Maite Barrena batzordekidea, Luis Mari Gutierrez batzordekidea, Juan Ander Garitano batzordekidea, Unai Aranzabal txosna guneko ordezkaria, Leire Iruin kultura eta jaietako zinegotzia, Edurne Korta kultura teknikaria.

Guztira 26 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak lanen kalitatea goraipatu du. Lan oso bikainak aurkeztu dira lehiaketara. Batzuek zuzen zuzen jaietako protagonistak direnak oinarri hartuta eta beste batzuek teknika libreago batekin.

Irabazlea AITOR LAGOMA BARRENA izan da BISERA bere lanarekin eta 400 ko saria eskuratu du bere lanagatik.

Erakusketa aurkeztutako lanekin

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin Pentekoste jaietan erakusketa antolatuko da udaleko pleno aretoan.

Egunak: maiatzaren 25etik 29ra

Ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Lekua: Udaleko pleno aretorako sarreran