Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  "Eta zuk... zer egingo zenuke?" ikastaroa gurasoentzako

Itzuli albisteetara »

2012-05-02 / 13:27

"Eta zuk... zer egingo zenuke?" ikastaroa gurasoentzako

Sarritan seme-alabak etxera datozenean egunean zehar izan dituzten arazoak ekartzen dituzte (lagunen arteko tirabirak; azterketen edo lanaren presioa; maite duten pertsonen edo harremanen baten galera; kontzientzia-nahasketa , bai gaixotasunagatik bai toxikoen eraginarengatik,…). Horren aurrean gurasoen laguntza nolakoa izan daiteke.

Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako ikastaroa prestatu du egoera zailetan jokabide eraginkorrak izateko hainbat jarraibide irakasteko.

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da. Bertan ikasiko dira, besteak beste: erlaxazio eta kontzentrazio teknikak; “hemen eta orain” egoteko formulak; adimen emozionalaren garapenerako teknikak; komunikazio-teknikak; rol jokoak eta simulazioak.

Ikastaroa Erain zentroko ordezkari batek emango du, gazteen osasun Integralean lan egiten duten profesionalak dira.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

• Talde mugatua izango da, gehienez 15 kidekoa.

• Kultur etxean izango da.

• Astean bi egunetan, saio bakoitza 2 ordukoa.

• Arratsaldeko 6etatik 8etara.

• Maiatzaren 14,16,21,23

IZENA EMATEKO ETA EDOZEIN ARGIBIDERAKO:

• Telefonoz: 943 77 91 26.

• E-mailez: aloidi@bergara.net

• Epea: maiatzaren 2tik 10era.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI