Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Abuztuaren 16an bukatzen da Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea

Itzuli albisteetara »

2012-06-13 / 13:26

Abuztuaren 16an bukatzen da Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea

Ekainaren 15etik abuztuaren 16ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abuztuaren 16an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko duzue ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edota larunbatetan (ekain bukaera arte), goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI