Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Auzolandegiak izango dira aurten ere Bergaran

Itzuli albisteetara »

2012-06-26 / 16:38

Auzolandegiak izango dira aurten ere Bergaran

Gazte mordoa hurbilduko da herrira “Belaunaldi arteko trukaketa” izeneko auzolandegietan parte hartzera.

Aurten ere, hirugarren urtez auzolandegiak izango dira Bergaran. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak aurrera eramandako proiektu hau uztail osoan zehar, hamabostaldi bitan egingo da. “Belaunaldi arteko trukaketa” izeneko auzolandegietan gazte askok parte hartuko dute.

Auzolandegi hauetan gazteak Mizpirualde egoitzan arituko dira, bertako egoiliarrekin dinamizazio lanetan.

Igandean helduko dira eta harrera astelehenean egingo zaie udaletxean 10:00ak inguruan, ondoren, Mizpirualde egoitzara joango dira.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI