Bergarako Udalak lehiaketara atera du Labegaraieta kiroldegiko tabernaren ustiaketa eta instalazioaren kontrola eta garbiketa

Uztailaren 5ean publikatu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, “Labegaraieta Udal kiroldegiko instalazioei erantsitako tabernaren ustiaketaren eta instalazio horren kirol esparruetako kontrola eta garbiketa adjudikatzeko prozedura irekia arautuko duten baldintza pleguak” aurkezten duen iragarkia.

informazio guztia

Datu aipagarrienak:

  • Lizitazio gehienezko kopurua: 16.475 BEZ kanpo.
  • Kontratuaren iraupena 4 urte, beste 2 urte luzatu ahal izango da.
  • Informazioa eta oinarriak Agorrosingo kirol gunean jaso daitezke, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, 943 777 095.
  • Proposamenak aurkezteko, uztailaren 6tik 20ra bitartean, Bergarako Udaletxeko erregistroan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.