ALDAI-EGIA AUZOKO SAN KRISTOBAL JAIAK 2012

Bergarako Aldai-Egia Auzoko San Kristobal Jaietako egitaraua:

Uztailak 6, barikua

Uztailak 6, barikua

22:00etan Urteroko piñu sartzia. Ondorenian saiheskixa, sardaua eta txokolatia danondako.

Uztailak 7, zapatua

23:00etan Miren, Agur eta Gorkaren eskutik erromerixia goizalderarte eta gero gerokuak.

Uztailak 8, domekia

Aurreko gabian nahikua ein ez zabenentzat…

11:00etan Meza nagusixa egongo da, pekatuak barkatzeko esperantzaz.

Ondoren, auzoko jubilatuentzat luntxa izango dou eta inguruko pilotuendako kotxe bedeinkapena, auzuan azkarrau ibiltzeko animuaz...

Eta eguerdian herri kirolak izango dittugu, Ernesto “Bihurri”n eskutik, musikak lagunduta betiere.

Uztailak 10, martitzena SAN KRISTOBAL EGUNA

12:00etan Meza Nagusixa egongo da, pekatuak barkatzeko esperantzaz.

Ondoren, auzoko jubilatuentzat luntxa izango dou eta inguruko pilotuendako kotxe bedeinkapena.

Gauian auzoko gaztiak eta hain gaztiak ez dianak AFAIXA einaz, Miren eta Arkaitz soinujoleekin, bukaukoitxue aurten jaixak, reserbak bukatzeko intentzinuaz.