Udal Gobernu taldeak oposizioaren adierazpenen inguruko zehaztasunak eman ditu

Honen bitartez 2012ko uztailaren 11n Bergarako PNV eta PSOEko oposizioko udal ordezkariek egindako adierazpenen inguruan zehaztasun batzuk eman nahi ditu Udal Gobernu taldeak.

“Udal gobernuak alkateak eta bi zinegotzi ordaintzen dituela soldataz”

“Udal gobernuak alkateak eta bi zinegotzi ordaintzen dituela soldataz”

1. Egun Udal Gobernu taldeko hiru udal ordezkarik dutela liberazioa.

  • Alkateak % 100aren liberazioa, udalak ordaindua.
  • Bilduko zinegotzi batek % 80ko liberazioa, udalak ordaindua.
  • Bilduko zinegotzi batek % 66ko liberazioa, udalak ordainduta bilduri dagokion asignaziotik.
  • 2004an udalak ordaindutako liberatu bakarraren soldatari KPIaren igoera aplikatuez gero, (egun 67.821 euroko soldata izango litzateke) 2011n, kopuru ia berberarekin (68.505 euro) liberatu baten ordez, udaletik liberatuen 1,80 ren dedikazioa ordaindu da.
  • Udal talde politikoen gastua txikitu egin da. 2006an udal gobernuan EAJ zegoenean soldatak eta beste 77 135.53€ , jarduerak eta dietak 3889.04€, talde politikoak 221187.24€ guztira 302211.81. 2012 . urtean 1120150€ soldatak eta beste, 6000 jarduerak eta dietak, talde politikoak 136800 guztira 254 940€; eta kontutan izan behar da ordutiko hona KPIaren igoera.Guzti honen inguruko informazio zabala Bergarako web orrian ikus daiteke.

“Politika arduragabea”

2. Politika ekonomikoaren gainean esan legeak dioen baldintzak ezarri direla; horrezaz gain, adierazleek erakusten dute aurreko egoerarekiko baldintzak hobetu egin direla.

  • Maileguengatik genuen zorra 3 milioi euro jaitsi da.
  • Herritarren arreta zerbitzuak indartzeko apustua egin da.
  • Ur zerbitzua eta kale garbiketa zerbitzua munizipalizatu egin ziren aurreko legegintzaldiak. Orduan udal teknikariek egindako zerbitzuak agerian utzi zuten arlo ekonomikoan zerbitzu hauek berreskuratzeak zituzten onurak. Eta denborak baieztatu du.
  • Foru aldundiaren adierazleen web orrian garbi ikusten da Bergarako udalari dagozkionean adierazle ekonomiko finantzieroak hobetu egin direla azken urteetan.

“ Ez dute diru-laguntzarik topatzen ezta kanpoko finantzazioa ere”

3. Udal Gobernu honek inon diren diru laguntza guztietara aurkezteko komenientzia aztertu du eta baldintza tekniko-ekonomiko egokiak baderitzo, deialdira aurkeztu da.

4. Mizpirualden 10 ohe murriztearen arrazoia, diputazioak homologatzeko ezinbesteko baldintza bete dugulako izan da. Legeak eskatzen du logelen %25 banako gelak izan behar direla. Horrela diru-laguntzak eta jaso ahal izateko.

5. Udal gobernuak momenturo irekita dago oposizioarekin elkarrizketak izan eta erabakiak hartzeko. Horregatik gai guztiak batzorde, kontseilu eta tokiko gobernutik pasatzen dira. Eta guztien oposizioak parte hartzeko aukera du.